Julen Gabirondo urnietarra, Gipuzkoako sega txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 11a, 02:00

Asteasuko Bulano baserriko belazean jokatu zuten, atzo, Gipuzkoako sega txapelketa. Ordubeteko lana egin behar zuten lau segalarik, eta lehia estua izan zen. Julen Gabirondo urnietarra izan zen azkenik garaile, 3374 kilo belar ebakiz. 77 kiloko aldea atera zion Igor Esnaolari, alde txikia beraz. Jokin Etxeberria amasarra izan zen hirugarren, 3030 kilo belar moztuta eta Arkaitz Arteagak itxi zuen sailkapena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!