Igande goizean ospatuko da Santamañako kros igoera. 10:30etan abiatuko dira korrikalariak Asteasuko plazatik eta herrigunean bi itzuli egin ondoren, Santamañako ermitaruntz joango dira, 7 kilometroko ibilbidea osatuz. Irteera baino ordubete lehenago zabalduko dute, plazan bertan, izena emateko aukera. Lasterketa amaituta, zozketa eta hamaiketakoa egingo dituzte, ermitaren inguruan.