XX. Garagardo azoka, Irrintzi elkartearen eskutik, uztailaren 14tik 17ra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 8a, 02:00

Datorren ostegunean hasi eta igandera arte, uztailak 14-17, Irrintzi elkarteak antolatutako XX. Garagardo azoka izango da Txermingo ikastola azpian, 18:00etatik aurrera.
 

Garagardo mota ezberdinez gain, ukondoa, saltsitsak eta beste hamaika jaki dastatzeko aukera izango da azokan. Aurtengoan, urteurren borobila dute gainera antolatzaileek, XX. edizioa burutuko baitute. Gisa honetako Gipuzkoako azoka zaharrenetakoa da eta urteetako esperientziak nahiz bazkideen saiakerak, –urtez urte ardurak ondo banatuta dituztenak–, primeran antolatutako ekimena izatea ahalbidetzen du. Giro ona ziurtatuta dago!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!