Helduek, euskarako eskolak jasotzen dituzte egunero, eta haurrak, begiraleekin ibiltzen dira, ekintza ezberdinak egiten. Arratsaldero, guztiek elkarrekin gozatzen dute jolasetan parte hartuz.
Euskara maila hobeto nahi duten familiek parte hartu ohi dute familia barnetegietan, edo baita etxeko hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituztenak ere. Parte hartzaile gehienak, ikasturtean zehar AEKko ikastaroetan parte hartu dutenak izaten dira,nahiz eta izaten da bestela gerturatzen denik ere.
Uztaila eta abuztuan zehar egingo dituzten familia barnetegietan izena emateko aukera oraindik ere zabalik dago. Foruan, Zugarramurdin edota Arantzan egitekoak dituzte barnetegiak, eta ez dute baztertzen, izen-emate kopuruaren arabera, Adunan ere beste txandaren bat antolatzea.