Edukiontziak aldatuko dituzte egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 7a, 02:00

Andoaingo Udala hondakinen bilketa sistema berrantolatzeko lanetan ari da, laster bosgarren edukiontzia txertatzeko asmoa baitauka. Zentzu horretan, lurrazpiko edukiontziak zigilatu, erretiratu eta ordezkatzeari ekin dio. Eta datozen asteetan lan horietan segituko du honako tokietan:

 

 

 

  • Kaleberria 34. Zabor bilketa puntua erretiratu egingo da.
  • Arrate plaza. Zabor bilketa puntua Arrateren aurrealdera ekarriko da.
  • Zumea plaza. Lurrazpikoak erretiratu eta 20 metro aurrerago edukiontziak ipiniko ditu.
  • Ondarreta kalea. Lurrazpikoak erretiratu eta alboan edukiontziak ipiniko ditu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!