Bi egitasmo horiek aurrera eramateko aurreikusita zeuden 4 milioi euroak gaindituko dira. Izan ere, Udal iturrien arabera, Kiroldegia eraberritzeak 3.750.000 euroko kostua izango du. Gogoan hartu behar da diru kopuru hori aurreko urteetatik bildutako gerakina edo remanentea dela, urtez urte onartzen diren Udal aurrekontuetatik kanpo dagoena hain zuzen. Udalak iragarri duenez, lanei hasteko prozedurak martxan jarri eta obrak hasterako urtea igaroko dela adierazi du.