Gozatua Bisaurin aldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 6a, 02:00

Ikasturteari amaiera gogoangarria eman diote Zanpatuz mendi elkarteko kideek, asteburu osoko egonaldiarekin. Gozatu handia hartu zuten Bisaurin gainean, aurreko igandean. Denera, 40 lagun egon ziren Lizarako aterpean eta horietatik 35 igo ziren Bisaurinera.

Argazkiak: Zanpatuz.eus
 

Ibilbide laburra du Zanpatuz mendi elkarteak, baina gaur gaurkoz mendizaletasuna sustatzeko lanean fin ari dira. Antolatu dituzten irteera ezberdinetara makina lagun hurbildu dira.
Udan atseden hartu ostean, udazkenean denboraldi berriari ekingo diote. Ikusitakoak ikusita, gogotsu ekin ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!