Saharako haurrei harrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 6a, 02:00

Udako asteak Tolosaldean igaroko dituzten haurrei harrera egin zieten atzo Villabonako udaletxean. Oinargi dantza taldeko txikiek agurra dantzatu zieten Berdura plazan, eta elkarrekin kalejiran ibili ondoren, udaletxera bideratu ziren guztiak, harrera ekitaldi ofiziala egitera:

[Argazkia]  [Bideoa]

Maite Izagirre alkateak ongi etorria egin zien plenu aretora gerturatu ziren haurrei eta haien arduradunei. Ekitaldi ofiziala amaituta, argazkiak atera eta jolaserako tartea hartu zuten gaztetxoek. Tolosaldeako familiaekin pasako dute uda zenbait haurrek, eta Amako erretore etxean beste taldetxo batek. Uda ona izan!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!