Haur sahararrei ongi etorria Amasa-Villabonako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 5a, 02:00

‘Basamortutik Euskal Herrira, Saharatik gure etxera’ lelopean, Saharako haur talde batek Tolosaldeko familiekin uda pasako du, azken urteotan bezala. Gaur arratsaldean ongi etorria egingo zaie Amasa-Villabonako udaletxean 17:00etatik aurrera:

Udaletik jakinarazi dutenez, “udako bi hilabete hauek basamortuan bizitzeko gogorrenak dira, itzalean tenperatura 55 gradutara igo daiteke eta. Euskal Herrian egingo duten egonaldiak, aurretik egon diren familiekin berriz elkartzea eta klima epelago eta erosoago batean egoteko aukera emango die.
Amasa-Villabonako Udala erabat kontzientziaturik dago saharar herriak bizi duen gatazkarekin eta eskerrak eman nahi dizkie haur hauek beraien etxe eta familietan eskuzabaltasun osoz hartzen dituzten familiei”.
Harrera Amasa-Villabonako udaletxean izango da, gaur arratsaldean, 17:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!