Sanpedroak amaituta, Santamañen zain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 5a, 02:00

Igande honetan hasiko dira Santamaña jaiak, kros igoerarekin. 10:30etan aterako dira korrikalariak herriko plazatik eta herrigunean barrena bi itzuli egin ondoren, Santamaña ermitara igoko dira. Uztailaren 15ean jarriko da martxan jai egitaraua eta festek ez dute etenik izango uztailaren 18ra arte.

Egitaraua:

Uztailak 15, ostirala

20:00 Txupinazoa.

21:00 Herri afaria.

Gauean Astiazaran eta Narbaiza.

 

Uztailak 16, larunbata

16:30 Haur jolasak.

Santamañako XXI. Mus Txapelketa.

16:00 Izena ematea. Oharra: Orduz kanpo ez da izen-ematerik onartuko eta bikoteko batek gutxienez herritarra izan behar du.

Gauean, Elizagoien ahizpak.

Goizaldean txokolatada.

 

Uztailak 17, igandea

11:30 Meza Nagusia

Ondoren, Herri kirolak

  • Aizkolariak: Jokin Alkizalete eta Julen Alberdi.
  • Harri-Jasotzaileak: Ostolaza eta Kortaben.

Ondoren Laja eta Larrañaga

18:00 Desapiyua. Gazteak zaharren aurka. (Bi talde, 20 minututako saioan, 700 kiloko harriarekin).

Gauean, Laja eta Larrañaga

 

Uztailak 18, astelehena (Santa Marina eguna)

11:00 Meza Nagusia.

Ondoren, hamaiketakoa.

13:00 Herri kirolak bertako gazteen artean.

Ondoren bertsolariak, Irazu eta Peñagarikano. Trikitilariak, Izer, Alabier eta Lutxurdio.

17:30 Kalejira.

Afal-aurretik Tranpazuloren jaitsiera.

Gauean, Izer, Alabier eta Lutxurdio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!