San Esteban nagusi Kaletxikiko desafioan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 4a, 02:00

San Estebango gazteak irten ziren garaile Kaletxikiko ordezkarien aurka herri kiroletan egin zuten desafioan, Kaletxikiko jaien baitan atzo. Berdinketa gertatu zen lehen bi saioetan, eta Goiburukoak nagusitu ziren hirugarrengoan, segundu gutxiren aldearekin. Lehia benetan bizia ikusi ahal izan zuten Berrozpeko jolas lekuan bildu ziren ikusleek.

[Argazkiak]

 

Zazpi proba jarri ziren jokoan: zaku karrera (30 kg), harri jasotzea (50 kg), lokotxak, ingudea (18 kg), pirrinka, txingak (25 kg) eta gurpil proba.

Parte hartzaileak, honakoak izan ziren. Kaletxikitik: Josu Otamendi, Iñaki Irulegi, Iñaki Etxeberria, Mikel Agirre, Amaia Lakalle, Irati Loiarte, Juanjo Agudo, Lander, Maite Petrikorena eta Iñaxio Aizpurua; kapitaina, Mikel Irigoras. San Esteban auzoko ordezkariak, berriz: Ane Zabala, Jon Beloki, Jon Lopez, Nagore Ormaetxea, Ander Zabala, Jon, Extebe eta Miren Lopez de Muniain, Unai Ormaetxea eta Iker Mujika; kapitaina, Xabier Urretabizkaia.

Atzo gauean bertan berriro bildu ziren bi taldeak, afari eder batean; galtzaileen kontura, noski.

Ikuskizun polita eskaini zuten bi auzoetako gazteek, erakutsiz, beste behin, aurrekontu handiegirik gabe eta borondatea jarriz ikuskizun herrikoiak eta publikoarentzat erakargarriak egin litezkeela.

Bi taldeek ikusleak asebete zituzten, errebantxa ikusteko gosez. Horrenbestez, San Estebango jaietan edukiko dute bigarren neurketaren aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!