Aitziber Ibarbia, bigarren munduko kopako lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 4a, 02:00

Zizurkilgo Udalak gutuna igorri du Aitziber Ibarbia herritarra zoriontzeko. Joan zen ekainaren 26an bigarren postua lortu zuen Aitziberrek munduko kopako lasterketa batean. Hona, Udalak hari, eta herriko kirolari guztiei zuzendutako hitzak:

Aitziber Ibarbia bigarren munduko kopako lasterketan

Zizurkilgo Udalak Aitziber Ibarbia herritarra zoriondu nahi du joan den ekainaren 26an, munduko kopako lasterketa batean, Italian, lortu zuen bigarren postuagatik. Euskal selekzioaren kamiseta soinean munduan zehar gure nazioaren eta Zizurkilen izena zabaltzeko enbaxadore bihurtu da Ibarbia.

Era berean, Udal gobernuak aukera hau baliatu nahi du disziplina anitzetan dabiltzen herriko kirolarien lana goraipatzeko: Txirrindularitzan, pilotan, halterofilian, herri kiroletan… asko dira nabarmentzen ari diren zizurkildarrak. Bejondeizuela guztiei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!