"Bestalde gogorarazi behar dugu Euskal Herrian 2016ean jadanik 29 langile hil direla lan istripuz, zenbatu gabe gaixotasun profesionalek hildakoak. Hauei heriotzik gabe sekulako osasun kalteak jasan dituzten langileak gehitu behar dizkiegu.
Zifra beldurgarri eta onartezin hauek agerian uzten dute Euskal Herriko langileriak jasaten dituen lan baldintza prekarioak, eta gertaera hauek egoera horren isla bortitzena dira. Horregatik LABek lanean jarraituko du eta langileriari datozen eguten egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten dio”.