Pantxikane taberna-jatetxeak ateak itxi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 7a, 02:00

Zizurkilgo Pantxikane taberna-jatetxeak ateak itxi zituen atzo gauean. 200 bat urteko bidea egin du belaunaldiz belaunaldi, eta taberna-jatetxeaz gain, denda eta estankoa ere izan zen antzina:

Argazkiak

Azken urteetan Joxe Mari eta Mari Ines Mendizabal anai-arrebak arduratu dira barrako lanaz, Milagros Mendizabal ostatuko logelez eta Pilar Imaz ama sukaldeaz. Eurek izan dute urte luzetan elizako kanpaiak jotzeko ardura ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!