Kaletxikiko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ekainaren 30a

Ostiraletik igandera hitzordu ugari Kaletxikin. Kandidoren paperean arituko da aurten Mikel Arregi gaztea. Kandido eta txikitxoekin hasiko dira, hain zuzen, asteburuko hitzordu guztiak:

Uztailak 1, ostirala:

  • 19:00 Kandido eta txikitxoen etorrera, ikurriña elkartean jarriz. Sardin jatea eta buruhandiak.
  • 20:00 Kaletxikiko lagunak abesbatzaren kontzertua Berrozpeko kaperan.
  • 21:00 Bokatafari herrikoia patata tortila eta hirugihar ogitartekoekin.
  • 21:45 Monologoak Bermudez eta Eva Cabezasen eskutik.
  • 22:30 Mus txapelketa azkarra Buruntza tabernan.
  • 23:30-01:30 DJ Nemux “Disko Rock remember” eta karaokea.

Uztailak 2, larunbata:

  • 10:00 Eskupilota topaketa Goikoplazan. Amaieran denak txokotara.
  • 10:00 Plater tiraketa Azpikolako harrobian. Goizean entrenamenduak, eta 16:00etan txapelketa.
  • 12:00 Sagardo txapelketa hamabi sagardogileen parte hartzearekin.
  • 12:00 Haur parkea.
  • 17:30 Haur parkea eta buruhandiak.
  • 18:00 Herri kirolen erakustaldia.
  • 19:00 Pintxo-potea txakolin, ardoa eta kabarekin.
  • 20:00 Ontza elkartean afaria.
  • 22:15 Kaletxikiko danborrada. Azken entsegua ekainaren 30ean.
  • 23:00-01:30 Berbena Camp. Tangoa, pasodobleak eta rantxerak DJ Nemuxen eskutik.
  • 01:00 Oilasko hotza txanpainarekin. Zezen suzkoa.
  • 01:30 DJ Nemux eta apar festa.

Uztailak 3, igandea:

  • 09:00 Diana.
  • 10:00 Kaletxikiko mendi krosa, Miguel Mari Pagolaren omenez. Informazio gehiago: herrikrossa.com.
  • 12:00 Meza Berrozpeko kaperan, auzoko hildakoen alde.
  • 12:35 Soka dantza Urki dantza taldekoekin eta herritarrekin.
  • 13:15 Gora Kaletxikiren emanaldia.
  • 14:00 Auzotarren bazkari herrikoia.
  • 16:30 Gora Kaletxiki txaranga.
  • 17:00 Herri kirolak: Kaletxiki eta San Esteban auzoetakoen arteko lehia mistoa: Harri jasotzea, txingak, ingudea, lokotxak...
  • 19:00 Gorritiren animaliak.
  • 20:00 Apar festa. Jaia amaitzeko Kandido eta txikitxoen agurra.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!