Urnieta Bizirik plataforma sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 30a, 02:00

Erraustegiaren aurkako asanbladak hirugarren bilera deitu du ostiral honetarako, Urnietan. Iluntzeko 19:00etan hasita, Guria ondoko plazan erraustegiaren aurka dauden herrikideek bilera berria deitu dute. Azken bi asteetan egin duten hirugarrena izango da. 

Herritar taldeak dagoeneko izena ipini dio plataformari: Urnieta Bizirik.

Erraustegiaren eraikuntzarekin “kezkaturik gauden Urnietako herritarrak gara” izan zen haietako batzuk adierazi zutena, Aiurrira duela bi aste igorritako gutunean. Adin ezberdinetako herritarrak hurbildu dira lehen bi hitzorduetara.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!