Turkiako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 30a, 02:00

Amasa-Villabonako Udalak, gutxienez 41 hildako eta ehunka zauritu eragin dituen Istanbulgo aireportuko atentatua salatu du eta bost minutuko gaitzespen-elkarretaratze isila antolatu du gaur arratsaldeko 19:00etan, udaletxe aurrean. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu die.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!