Sanpedroak Asteasun 2016

Asteasu, Sanpedro eguneko ospakizunetan murgilduta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 30a, 02:00

Goizetik festan murgilduta dabiltza gaur asteasuarrak. Txistularien diana, meza, Soka-dantza eta hamaiketakoa izan dira goizeko ekintza nagusiak. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera herriko musikarien kalejirari eta gaueko 22:30etan bertso saioa izango da plazan: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Amaia Agirre. Gai-jartzailea: Haritz Mujika. Ondoren herriko musikariak ibiliko dira kalean zehar.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!