Bihar eta etzi artean banatuko da Aiurri aldizkariaren 476. zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 29a, 02:00

‘Irizar lantegia, 2017an zabalik’ izenburupean, bihar eta etzi banatuko da Aiurri aldizkariaren 476 zenbakia. Irizarko lehendakari Gorka Herranz-ek Adunan eraikitzen ari diren lantegiaren berri azalduko du elkarrizketan.

Andoain nahiz Amasa-Villabonako udalgintzaren inguruko berri ematearekin batera, berriki Aritza kultur elkarteak Villabonan aurkeztu duen ‘Hotzikararen kronikak’ liburuaz eta torturaz arituko dira Esti Amenabarro eta Lander Etxeberria. Zizurkilgo Itxaso, Janire eta Leire palari bikainek ere hartuko dute hitza. Mikel Arteaga asteasuarrak, Enba sindikatuak antolatzen duen ‘Ongi etorri baserrira’ ekimenaren berri adieraziko du eta Aneli Urbieta Larraulgo alkateak, agintaldiaren lehen urteko irakurketa egingo du. David Barandiaranek, bestalde, istorio bitxi baten berri adieraziko du: nola kale etxeko lorontzi batean eginiko habian hiru xoxokume jaio diren, mendian beharrean. Hori guztia eta gehiago Aiurriren 476. zenbakian. Gai-zerrenda, osorik:

 

3 IRITZIA

Amagoia Piá

4-5 ADUNA

Irizar lantegia, 2017an zabalik

6-7 ANDOAIN

Andoaingo udalgintza azken urtebetean

8-10 AMASA-VILLABONA

‘Hotzikararen kronikak’, torturaren inguruko liburua

Maite Izagirre, Amasa-Villabonako alkate berria

11 ZIZURKIL

Palari bikainak pilotalekuan

12-13 ASTEASU

Ongi etorri Bulano baserrira

14-15 LARRAUL

Aneli Urbieta alkateari elkarrizketa

16 HERRITARREN TXOKOA

David Barandiaran eta Uxoa

17 GARAIAN GARAIKO

Eliseo Bengoetxea baratzezaina

PIL-PILEAN

RKko urdaiazpiko kroketak

18-19 ZOZKETAREN TXOKOA / HAMABOSTEAN BEHIN

20-21 AGENDA

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!