Sanpedroak Asteasun 2016

Bus zerbitzua larunbat gauean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 30a, 02:00

Uztailaren 2an, larunbatarekin, gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko dute Asteasuko jaietara joan-etorriak eroso egin ahal izateko. Gauerdian jarriko dute martxan zerbitzu berezia eta igande goiza arte egongo da martxan.

Gauerdian hasita, Villabonatik Asteasurantz doan lehen gaueko autobusa eta beste bi zerbitzu egongo dira geroago, ordubeteko tartearekin. Itzulerarako, 00:30etan aterako da lehen autobusa Asteasutik, eta 08:00ak arte martxan egongo da zerbitzua. Inguruko herrietako jendea Asteasuko jaietara erakartzea da zerbitzuaren helburu nagusia. Aldi berean, guztion segurtasuna ere bermatuko du, izan ere, autorik hartu beharrik gabe, jaiaz gozatzeko aukera eskainiko baita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!