'Su ta gar' taldeak emango du uztailaren 27ko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 27a, 02:00

Bozketa bidez erabaki dute, Santio festen barnean, uztailaren 27ko kontzertua Su ta gar taldeak ematea. 255 herritarrek parte hartu du bozketan eta 97 bozka jaso ditu talde eibartarrak. Vendetta izan da bigarren postuan, 96 bozkarekin. Udalak poza azaldu du bozketak izan duen arrakastagatik, eta eskerrak eman dizkie prozesuan parte hartu dutenei.

Bozketaren emaitza osoa, jarraian:
 

Su ta gar

Vendetta

Gozategi

Los Chikos del maiz

La Raiz

Lain

Ingo al deu

Ze suma

Gabezia

Korkones

 

97

96

83

37

31

19

16

14

7

3

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!