Kirol jaialdi bikaina, larunbatekoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 27a, 02:00

Arratsaldeko seiak inguruan hasi zen kirol ekitaldia Zizurkil Goian. Iñaki Urkolak zuen jarria arratsaldeko erronka nagusia. Pello Mari Otaño plazatik atera, eta Ernioko itzulia korrika egin ondoren, aizkora saioa egin zuen. Azkar egin zuen lasterkaldia eta 01h51'-an, Intxaur pilotalekuan zen, aizkora eskuan, lau enbor ebakitzeko prest. Iñakik korrika saioa egin bitartean, ikusmira polita zegoen antolatua pilotalekura hurbildu zirenen gozagarri; pala eta esku-pilota partidak, lasto altxaketa eta trontza saioak. Giro ederra sortu zen Zizurkilen arratsalde osoan zehar.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!