Gaurko plenoan izendatuko dute alkate berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 27a, 02:00

Iban Agirrek agurra adierazi eta hamabost egunea, pleno orokorra deituta dago arratsaldeko 19:00etan hasita eta bertan jeltzaleek alkatetzarako Maite Izagirre Irazustabarrena proposatuko du. Pleno berean, jeltzaleek Juan Mari Iparragirre zinegotzi posturako izendatuko dute.

EH BIlduk Nora Urbizu alkatetzarako aurkeztuko dutela iragarri zuen. Ezusterik ez badago, ordea, EAJ-PSE alderdien botoekin Maite Izagirre izango da alkate berria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!