San Juan gau ederra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 24a, 02:00

Iluntzeko 21:30etan hasi ziren biltzen zizurkildarrak. Txistu doinuez lagunduta, plazara inguratu ziren, sardeak eta segak eskuan.
[Argazkiak] [Bideoa]

Kixmiren erreketaren berri emanda, Lardamuñoko aparkalekura gerturatu ziren guztiak, kalejiran. Sua piztu, eta sutan erre zituzten sarde, sega eta baita Kixmi bera ere. San Juan zortzikoa, eta fandango eta arin-arina suaren inguruan dantzatuz agurtu zuten udako solstizioa. Trikitixa eta panderoaren doinuekin bat eginda, kalejiran itzuli ziren plaza aldera, eta txokolate goxoa dastatuz amaitu zuten jaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!