Pregoia irakurri eta txupinazoa bota dute, sortu zeneko 75. urteurrenean. Kaletxikitik Goikoplazarako bidea egin dute txaranga, danborrada, arrantzaleak, ehiztariak eta elkarteko beste alorretako kideak lagunduta. Iñaki San Buenaventura egungo lehendakariarekin batera, elkarteko azken hamar lehendakariak izan dira balkoian. Jaien hasiera indartsua.