Alvaro Gonzalez, zinegotzi ez atxikia

Atzoko plenoan PSE-EEren aldentzea gauzatu zen eta bere kabuz arituko da zinegotzi lanetan. Aiurriri adierazi dionez, Alvaro Gonzalezek agintaldi osoa betetzeko asmoa du egoera horretan. Plenoan ez zuen aurkezpen berezirik egin, eta Udal zerbitzu juridikoei esker ona adierazteko aukera baliatu zuen. Hori bai, bere botoa erabakiorra izan zen Ipar Haizea plataformaren mozioa onartzeko garaian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!