Ipar Haizearen mozioa onartu da, erraustegiaren aurkakoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 22a, 02:00

Plenoan aztergai ezberdinak izan dira, hala nola, Gay, lesbiana, transexual eta abarren eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna dela-eta erakunde adierazpena edota Andoaingo tren geltokiko tren zerbitzua hobetzeko eskaerari buruzkoa, baina arreta gehien piztu duten aztergaiak bi izan dira:

Lehenik, Alvaro Gonzalez zinegotzi ez atxikia izatera pasa dela. Plenoaren hasieran aztertu da, eta Gonzalezek esker ona adierazi die Udaleko zerbitzu juridikoei. Agintaldi osoa horrela jarraitzeko asmoa duela adierazi dio Aiurriri.

Bigarren gaia erraustegiarena izan da. Ipar Haizea plataformak erraustegiaren aurkako mozioa aurkeztu du eta EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek kontramozioa aurkeztu dute. Lehenengoa bozkatu da eta berdinketa hausteko Alvaro Gonzalez zinegotzi ez atxekiaren botua erabakiorra izan da. Ipar Haizea plataformaren mozioak aldeko 8 jaso ditu (Bildu, Ganemos, Irabazi). Aurka beste 8 (PSE-EE, EAJ-PNV). Mozioa aurrera atera da bigarren bozketan, berdinketa errepikatzean, alkateak kalitatezko botoa erabili duelako.

Gauzak horrela, bozkatu gabe eta onartu gabe geratu da EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek aurkeztutako kontramozioa.

Erraustegiaren gaiak herritar askoren interesa piztu da, pleno aretoa jendez beterik egon baita. Erraustegiaren aldeko eta aurkako argudioak liskarrik gabe entzun ahal izan dira. Plenoaren amaieran, hiru herrikidek hartu dute hitza bakoitzak erraustegiaren aurkako bere argudioak adieraziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!