Uda garaiari hasiera emanaz, duela aste gutxi zabaldu zituen ateak Asteasuko igerilekuak. Datorren irailera arte, 11:00tatik 20:00etara bitarteko ordutegia izango du. Berdegunea, igerileku irekia, taberna-jatetxe zerbitzua, bidegorria alboan... Gaur eguerdian ateratako argazkian, jendea dagoeneko uretara sartzera ausartu dela ikus daiteke.