San Juan sua eta afaria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 20a, 02:00

Ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Larraulen. Arratsaldean bilduko dira herritarrak, sutara bota beharrekoak batzen. Gaua aurreratu arte luzatuko dute festa, elkarrekin afaldu ondoren. Larraulgo Ostatuan jarri dituzte gauzak prestatzen laguntzeko edota afarirako izena emateko zerrendak.

16:30 Sutan erretzeko panpina egingo dute, elkarlanean.

17:00 Sua osatzen hasiko dira.

20:00 Haurren afaria. Ondoren, helduena.

22:00 San Juan sua piztuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!