ADUNA
Adunan euskara sustatzeko helburuz sortutako taldeak izan du aurten San Juan bezperako ekitaldiak antolatzeko ardura.
19:30 Duela hilabete Adunako pilotalekuan grabatutako Lip-duba eskainiko dute Kultur aretoan. Egun horretan ateratako argazkiak eta euskararen inguruko ipuina ere eskainiko dituzte. Adin guztietako dozenaka herritarrek parte hartu zuen euskararen aldeko grabaketa saioan. Ondoren, San Juan bezperako sua piztuko dute Uztartza atzeko belazean.