Erdi Aroko azoka izan da asteburuan Txistulari plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 20a, 02:00

Ostiral arratsaldean hasi eta igande gauera arte, Erdi Aroko azoka izan da Villabonako Txistulari plazan, Udalak antolatuta. Kale animatzaileak, musikariak, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magoa..., eta noski, jan-edanak nahiz pitxiak eskainiz, postu ugari. Eguraldiak hasieran lagundu ez bazuen ere, larunbat arratsalderako hobetu eta azokako giroak ere gora egin zuen. Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!