San Juan bezpera Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 20a, 02:00

Ekitaldi ezberdinak egingo dituzte ostegunean, San Juan bezpera ospatzeko. Zizurkil behean kalejirarekin ekingo diote jaiari, eta Goian, txokolate jana ere izango dute. Ikusi egitarau osoa, jarraian:
 

Zizurkil Behean, iluntzean ekingo diote festari.

20:00 Herritarrak plazan elkartu eta kalejira egingo dute, Elbarrenako su ezberdinetan barrena. 

22:30 Sua piztuko dute. San Juan dantza dantzatu eta zizka-mizka batzuk janez, jaiari amaiera emango zaio. 

Zizurkil Goian, San Millan eskolako guraso elkarteko kideek prestatu ohi dute San Juan bezperako ekitaldia. Ekainaren 21ean bilduko dira sutan erreko dituzten sardeak egiteko, 16:00etan parkean. Suaren inguruan dantza egiteko entsaioak ere egingo dituzte, ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan eta ekainaren 23an bertan, sua piztu aurretik.

22:00 Kalejiran joango dira herritarrak, plazatik, Lartingo belazeetara. Sua piztu eta dantza saioa egingo dute suaren inguruan. Ondoren, txokolate beroa eskainiko diete bertaratzen diren guztiei. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!