Adunako musika taldea, sortzeko bidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 20a, 02:00

Musika munduan dabiltzan adunarrek hitzordu garrantzitsua dute bihar. Bando bidez jakinarazi dutenez,  musikaren inguruan zerbait egiten hasteko asmoz, lehenengo entsaioa egitera baitoaz, aurreko bilera batean horrela adostu bezala.

Parte hartu nahi duten guztioi irekia izango da entsaioa. Musika tresna, gogoko abestien partiturak, eta musikan aritzeko gogoa dira eraman beharrekoak.

Lehen entsaioa: ekainak 21, asteartea. 19:00, Adunako kultur aretoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!