II. Manu Muriel futbol txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 20a, 02:00

Joan zen larunbatean II. Manu Muriel futbol txapelketa jokatu zen Arratzaingo futbol zelaian Billabona FKEk antolatuta. Gaztetxoak gogotsu aritu ziren lehian, hamabi talde ezberdineko futbolariak. Eguerdian omenaldi goxo bezain hunkigarria eskaini zioten orain bi urte zendu zen Manu Murieli eta haren familiari:

Argazkiak

Danena eta Ostadar taldeen artean jokatu zen finala arratsaldeko 19:00etan. Harmailak jendez gainezka, penaltien bidez erabaki zen irabazlea: Zizurkilgo Danena taldea. Billabona FKEko kideek irabazlea zoriontzeaz gain, txapelketa antolatzen lanean aritu ziren 50 pertsonak nahiz parte hartu zuten taldeak eskertu nahi ditu.  Hirugarren edizioari begira jarri dira dagoeneko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!