Andoaingo Sanjuanak 2016

San Juan suaren ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 24a, 02:00

San Juan suak uda hasiera iragartzen du eta aurtengoan ere ehunka urtez errepikatu den ohitura errepikatuko da. Andoainen jaien hasiera iragartzeko ere baliagarria izango da. Suaren gaua iristear da herri eta auzo askotara.

[Egitarau osoa] | Ekainaren 23ko gaua:

22:30 Goikoplaza. San Juan jaietako lehen egunean dator suaren inguruko ospakizuna. Andoaindar askorentzat ekitaldi maitea da, Goikoplaza betetzeraino iristen dena.

  • 20:15etan hasita alkateak eta agintariek soka-dantza eskainiko dute.
  • 22:00 Olagain txistulari bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza: “Musikaren deiari jarraituz andoaindarrok Goikoplazara inguratuko gara urteko gaurik motzenari hasiera emateko Sanjuan heldu da, sorgin beldurra galdu da...”
  • 22:30 Suziri, txalaparta eta kanpaierrepikarekin. Suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia Alberto Agirre eta Udal musika eskolako abesbatzak, Udal musika eskolako banda, Olagain txistulari banda, Soinuak musika eskola eta Urki dantza taldearen parte hartzearekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!