Xistera partidak Arraten

Euskal Herri mailako Xistera Zirkuitua Andoainera dator. Aurreko asteburuan Durangoko Ezkurdi pilotalekuan aritu ondoren; larunbat honetan Zirkuitua Gipuzkoara helduko da, Andoainera, 16:15etik aurrera.

Gazte eta nesken mailako finalen aurretik, Gaztelekuko klubeko alebin mailako puntistek erakustaldia eskainiko dute.

Gazte mailari dagokionez, Mutrikuko Danok Bat klubeko Goixerri eta Olazagasti titulua eskuratzen saiatuko dira Luzean taldeko Etcheberry eta Montamaten aurka. 

Nesken mailan, berriz, Nahia Calvo-Jane Arreitunaindia Eneritz Lizardi-Izaro Arberen aurka lehiatuko dira.

Nagusi mailako lehia erabakigarriaren protagonistak Narbarte-Ekhi (Donostia-Gasteiz) eta Urrutxua-Ubilla (Gernika-Berriatua) izango dira. Berdinketa handikoa izango dela dirudi. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!