Udako gazte auzolandegietarako deia

Uztailaren 11tik 23ra egingo dituzte aurtengo auzolandegiak, "Gerra Zibila 1936-1937 Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila" izenburupean. Aduna, Asteasu eta Zizurkilen egingo dituzte aurtengo lanak. Auzolandegi honetan, mendi aldean gelditzen diren trintxerak eta aztarnak garbitu eta arkeologikoki dokumentatuko dira. 18-30 urte bitarteko gazteei bideratutako ekimena da. Izena emateko: hbravo@aranzadi.eus. Ekainaren 26a arte egongo da zabalik izena emateko aukera. Prezioa: 150€. 19 plaza.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!