Herri batzarra, datorren ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 17a, 02:00

Hurrengo ostegunean (ekainak 23), 18:30tan, herri-batzarra antolatu du Adunako Udalak Kultur Aretoan. Plan estrategikoaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta horrez gain, energia-kontsumoaren inguruko lanketa ere egingo da. Gai zerrenda, jarraian:

Hauxe da gai-zerrenda:

  • 2013-2020 epealdirako Plan Estrategikoaren 2016ko ekintza nagusien azalpena
  • Udalak aurten burutu duen udal-eraikinen azterketa energetikoaren emaitza nagusiak aurkeztea
  • Herritarrek etxebizitzetan energiari lotutako kontuak ondo ulertu eta erabakiak modu egokian hartzera zuzendutako sentsibilizazio-saioa

 

Bileran hitz egingo diren gaiei buruzko zalantzarik izanez gero, udaletxera dei dezakezu (943 692 571) asteartean (9:30etatik 16:00etara), edo posta elektroniko bat bidal dezakezu udala@aduna.eus helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!