Santio festetako Gazte eguneko kontzertua(k) aukeratzeko garaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 17a, 02:00

Santio festen baitan, uztailaren 27an, kontzertua izango da Gazte egunean. Aurten, iaz bezala, herritarrek kontzertu horretan parte hartuko du(t)en taldea(k) aukeratzeko aukera izango dute internetez egingo den bozketa bidez. Musika-taldearen aukeraketa bi fase desberdinetan burutuko da:

Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan erroldatuta badaude eta 2002 urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko e-mailera idatzita: gaztekontzertua@gmail.com. Taldeak proposatzeko epea ekainaren 20an 14:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.

Behin proposatutako talde guztiak esku artean izandakoan, talde bakoitzak ondoko bi baldintza hauek betetzen ote dituen aztertuko dute:

  1. Uztailaren 27an Villabonan jo ahal izatea.
  2. Ekintza horretarako jarri den udal aurrekontuan sartzea.

Bigarren fasea ekainaren 23an hasi eta ekainaren 26ko 00:00etan bukatuko da, eta bertan  bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko da. Dena den, talderen bat proposatu duten guztiei gogoraraziko zaie berriz ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!