Antzerki Tailerreko kideek urtean zehar ondutakoa "Gorputz eta arimaz" izeneko ikuskizunean bildu dute, eta datorren igandean egingo den pase bakarrean, herritarrek ikusteko aukera izango dute. Ez dira bakarrik izango, beraiekin izango baitituzte, Buruntzantzan Batukada Taldeko kide batzuk,obraren hainbat momentutan zuzeneko musika eskaintzeko.
Hamazortzi eszenen elkartzetik sortutako antzezlanean, eszenografiako oso elementu gutxi erabiliz, aktoreek emozio ezberdinak helaziko dizkiete bertaratzen direnei.
Kike Santiago, tailerreko zuzendariaren hitzetan, "Ikuslegoa oso erraz sartuko da ikuskizunean. Posizio ezberdin batean aurkituko dituzte aktoreak, baina, ikuskizunak daukan presentzia eszenikoak eta indarrak segituan harrapatuko ditu. Kuadro eszeniko ezberdinez osatuta dago, baina, bakoitza banan-bana hartuta, ulergarria, sinplea da. Narratiba ere oso ulerterreza da".
AKTOREAK
Koro Berasategi.
Julio Nogales.
Pili Brandariz.
Mikel Agirregomezkorta.
Lupe Herrero.
Juankar Erasun.
Malen Pradera.
Xabier Odriozola.
Conchi Gonzalez.
Isidro Salinas.
Gentzane Belaustegigoitia.
Diana Duran.
PERKUSIOA
Esther Modia.
Mikel Ródenas.
Iwona Kopernicka.
Joxean Beldarrain.
Isabel Fernandez.
IRUDIAK
Asier Manso.
ZUZENDARIA
Kike Santiago.
Ekainak 19, igandea. 19:30.
Sarobe. Dohainik.