Animazioz beteriko pintxo potea

Ostegun honetan, ekainak 16, pintxo potea animatzen Gaisteiz-ko BraZZtet Mv taldea arituko da, kalez kale. Ekintza hori "Kale antzerkia Andoainen" izeneko programan sartuta dago. Musika doinuak Bastero plazan hasiko dira iluntzeko 18:45ean eta Kale Nagusian zehar Zumea plazaraino joango dira. 

Haize-metalezko eta perkusio musika taldea da. Fusio eta musika modernoko piezak entzungo ditugu, esaterako: Michael Jackson, Elvis Presley, Aretha Franklin, Quincy Jones, Henry Mancini, Bon Jovi,...

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!