Zanpatuz Mendi Elkarteak Hiru Erregeen Mahaira irteera antolatu zuen aurreko asteburuan. 41 lagunek eman zuten izena, Linzako aterpetik gailurrera igotzeko, eta denak igo ziren Euskal Herriko gailur garaienera. Erritmo lasaian, taldea batzeko geldialdiak eginez, 3 ordu eta 45 minututan gailurrean ziren kide guztiak. Ordu erditxoko geldialdia eta gero, beheranzko bideari ekin zioten, eta 16:30ak aldera heldu aterpera. Han errekan hankak freskatu eta egarria asetu ostean, bueltako bideari ekin zioten, Urnietara iluntzeko 20:30ak aldera iristeko.