Erraustegiaren aurkako deialdiak

Datozen egunetan bilkura ezberdinak iragarri dituzte Urnietan, Donostian eta Andoainen. Igandean bertan,12:00etan, GuraSOS taldeak bilkura deitu du Donostiako Antiguan hasita. Ondoren,  arratsaldeko 19:00etan hasita Urnietako San Juan plazan bilera irekia antolatu dute, erraustegiaren inguruan herrian bertan zer egin eztabaidatzeko. Eta datorren ostegunerako, Ipar Haizea plataformak erraustegiari buruzko mozioa aurkeztu duela iragarri du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!