Baratze parkeko 34 partzelak ekainaren 21ean zozketatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 16a, 02:00

Villabonako Baratze ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko Araudiaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aisialdirako baratze ekologikoak okupatzeko eta beraiek erabiltzeko lizentziak emateko deialdian onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin behineko zerrendak behin-betikotzat jo dira. 2016ko ekainaren 21a, asteartea, 13,00etan, ezarri da partzelak esleitzeko zozketaren eguna eta ordua. Zozketa Villabonako Udaletxeko Batzar Aretoan egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!