EH bilduren prentsaurrekoa bihar 18:30etan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 15a, 02:00

Amasa-Villabonako EH Bilduk prentsaurreko deialdia egin du bihar, ekainak 16, Udalaren aurrean arratsaldeko 18:30etan, bi gairen inguruan. Batetik, Villabonako Udaleko EAJko gobernuak urte bat bete duen honetan, balorazio edo balantzea egitea. Bestalde, laster izango den alkate berria aurkeratzeko plenora begira, EH Bilduk hartutako erabakiak (botoaren norabidea eta arrazoiak) jakinaraziko dira. Hauteskunde kanpainaren baitako ekimena ez dela iragarri dute, "EH Bilduko udal taldearen agerrandia baizik, Iban Agirre Alkatearen dimisioak sortutako egoerari erantzutekoa".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!