Bihar eta etzi artean banatuko da Aiurri aldizkariaren 475. zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 15a, 02:00

Bihar osteguna eta ostiralaren artean banatuko da Aiurri aldizkariaren azken zenbakia, 'Irati Santiago, zinemagile izateko bidean' izenburu duena. Irati billabonatarrari egindako elkarrizketarekin batera, Sor Elisa Andoainen arrastoa utzitako mojaren inguruko erreportajea edota Amasa-Villabonako Iban Agirre alkatearen kargu uztea biltzen ditu, eskualdeko beste hainbat gertaera eta gaiez gain. Zenbaki honekin batera, bestalde, Andoaingo Sanjuanak eta Asteasuko Sanpedroak mintzagai dituen gehigarri berezia ere banatuko da harpidedunen artean. Festetako egitarauez gain, herritar eta parte hartzaileen hitzekin osatutako hainbat artikulo biltzen ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!