Alkateen kargu hartze ekitaldiaren lehen urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 13a, 02:00

2015eko ekainaren 13an osatu ziren udalbatza berriak eta baita alkate berriak izendatu ere. Bideoan Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul, Zizurkil, Urnieta eta Andoaingo kargu hartze ekitaldiak ikus daitezke. Ezustea Andoainen eman zen, azken ordura arte ez zelako jakin nor izango zen alkate. Azkenean Ana Carrerek eskuratu zuen aginte-makila. Urtebete eskasera, gaur bertan, agur esango duena Amasa-Villabonako Iban Agirre izango da. Gaur ofizial egingo da bere errenuntzia. Ibon Ariznabarretak behin behinean ordezkatuko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!