« Lehenik eta behin agur bero bat bidali nahi dizuet hor bildu zareten guztioi Europako bihotzean espetxeratua eta isolatua banaukate ere, jakin ezazue gaur zuekin hor naizela. Duela 9 urte ihes egitea erabaki nuen, nire kompromiso sozial eta politikoengatik espetxeratu, torturatu eta makroprozesu politiko batean kondenatu ondoren. Urte hauek alabarekin libre bizi nahian eta Euskal Herriaren aldeko askatasun borrokari loturik eman ditut. Beti gehiago egin nahian laister zuekin batera Euskal herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna eraikitzeko etxeratzeko gogoz. Egun, suitzako herritarekin batera, berriro ere solidaritateak mugarik ez duela argi utziz, estatu espainiarraren aurpegi errepresiboa agerian uzten ari gara eta torturaren aurkako garrasiak entzunarazten. Hor ere, urteotan alboratua egon den preso eta iheslarien borroka agenda politikora elkartzen ari da eta bide horretan jarraitu behar da denok etxeratu arte. Bide horretan, bailaran gaur aurkeztuko duzuen plataforma. Jarrai dezagun bada zuek hortik eta guk hemendik borrokan lehenbailehen Euskal Herria aske batean elkar gaitezen. Bukatzeko eskerrak eman ni eta etxekoak jasotzen ari garen laguntza eta babesagatik. Jtk. »