Suitzan da atxilotuta asteasuarra eta gaur goizean Nekane Txapartegiren aldeko babes taldea aurkeztu dute Asteasuko plazan. Agerraldi jendetsua egin dute eta tartean ziren senideak, lagunak, herrikideak eta baita 18/98 auzian espetxean izandako Euskal Herriko hainbat pertsona ere. Tartean Teresa Toda, Jabier Salutregi, Mikel Egibar, Jexux Mari Zalakain edota Jose Luis Elkoro.