Ariznabarreta izango da behin behineko alkatea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko eka. 11a, 02:00

Astelehen iluntzeko ez ohiko plenoan Iban Agirreren dimisioa gauzatuko da, Amasa-Villabonako udaletxean. Bere bi ardura nagusiak utziko ditu, alkatearena eta zinegotziarena. Alderdiak erabaki finkoa hartu arte Ibon Ariznabarreta izango da alkatea funtzioetan, eta Eneko Urdangarin alkate-ordea. Datozen egunetan alkate berriaren izena jakingo da, Tolosaldeko Hauteskunde Batzordeak onartu eta gero kargua hartzeko moduan izango dena. EAJ-PNVtik dioetenez, erabakia hartu gabe dute oraindik. Ibon Ariznabarreta bigarren aurkeztu zen Udal hauteskundeen zerrendan, eta agintaldiaren lehen urte honetan alkate-ordea izan da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!